bidean galdu naiz

2006/02/02

gaixotasunen kontrako borrokan

Badira bi aste Xabi nere lagun minari Distrofia Kardioretrobiral Morfosintaktiko Kronikoa diagnostikatu ziotela (DKMK). Inozentzio XI aita santuaren erretratu bat atera omen zitzaion besazpian, eta larrituta joan zen medikua ikustera. Han, proba batzuk egin zizkioten eta DKMK zuela ikusita segituan ingresatu zuten.

Orain hobeto dago, baina sudurretik edan eta belarritik arnastu behar du. Gainera hitzegiten duen bakoitzean sua botatzen du ahotik, beraz hobe asko ez gerturatzea. Animatzeko intentzioarekin, kalera atera nintzen pertsonai ospetsu baten bila, eta hara non, bat ez, bi! aurkitu nituela.

Hain zuzen, Gorka Otxoa aktorea eta Amets Arzallus bertsolariarekin topatu nintzen (web-ak ez dira oso mamitsuak baina tira). Oso ondo portatu ziren nerekin eta Xabiren berri izandakoan, segituan idatzi zidaten. Detaile pozgarria benetan!

Animo Xabi, zurekin gaude! Hoberena opa dizugu, suerte!!



















Goian, Gorkaren hitzak: "Xabirentzat besarkada handi handi bat El Txarainaren partez!! Gorka"


Beran, Ametsenak: "Xabierrentzat, suerte eta besarkada 1 Amets"

P.D.: Xabiri zeozer idazten badiozue ziur eskertuko duela

4 Comments:

At 12:18 am, Blogger Josu Mendicute said...

Xabi maite zaitugu, animo, baƱa bloga pasatu blogak.com -era, erabilterreza, doakoa eta euskalduna da, nahi badozu hor be rosa jarri leikezu.

Patxito bat eta besarkada bat, animo!

 
At 1:00 pm, Blogger Josu Mendicute said...

Bueno zuk ein moduan lehen mensajian erantzungo dizut jaja.

Lasai neri ez dosta plazer berezirik emoten blogak.com edo agapito.info-n eitten badozu jaja.

Beste moldaketa lan batzuk be, euskeratu, adibidez, ein dozula ikusi dot. Neuk be ein neban blogger-en.

Bueno ba ea hau betetzen zoiazen, noixian behin pasauko naiz bisitatxua egitera ta zure paranoia arrosak irakurtzera!!!
;D

 
At 8:55 pm, Blogger MAGABILA said...

Oso ondo; Xabiri laguntzea beharrezkoa da, batez ere bizitzaren konpetentzia infinituan etsai berri bat agertu zaion garaian.

Egia esan, ez dut uste sinadura pare batek bere arazoa konponduko dutenik (medikuek diagnostikatutakoa baino larriagoa baita, zinez). Gainera, letrak ez al dira orri batean dantzan ari diren jostailuak? Bakoitza nahi duen bezala ipintzen da. Bakoitzak bere bizitza du,ez dute izkiriatzailearekin zerikusirik. Azken finean, letrak paperera doazenean halako dibortzio bat gertatzen da beraien eta idatzi dituztenen artean.

Beraz, azken finean, Ametsen eta Gorkaren sinadurak ez dira jolasean ari diren izkiak besterik, blog honen egileari aurrera jarraitzeko indarra eman nahi diotenak, eta, batez ere, bere lagunaren gaiz sendaezina sendagarri bihurtu nahi dutenak.

Guk ere hori egin nahi dugu. Mozkorturiko letra hauek zentzu pixka bat eman nahi diogu munduari zentzugabekeria apur bat oparituz, opariak egitea zentzugabekeria den garai zentzugabe honetan.

Zuretzat.

 
At 11:49 pm, Blogger aitzol aiestaran said...

Xabi...agur!



(bale edukiari dagokionean agian pobre xamar geratu zait, baina komentario berria ikustean sentitu dezun pozak merezi zuen.)

Momentu honetan, seguraski Bilboko baztar batean zaude burua lepoaren gainean mantendu nahian. Seguraski helburu bat duzu buru hirretan, eta helburu horrek izen bat du.
Azken gau hartako helburu bera, pasa diren egun guztietako helburu bera.

Egia da galbraithek esan duen bezela, uste dut bera izan dela, arerio gogorra duzula zure helbururako bidean, baina gauza bat esango dizut:
Bartzelonak ere helburu bat du, eta areriotzat zuen Real Madrilek atzo 6 eta 1 galdu zuen, negargarri.


S'ntiende no?
Enga ondo pasa merezi dezute eta!

 

Post a Comment

<< Home