bidean galdu naiz

2006/02/12

topaketetatik bueltan

Itzuli naiz iada aurtengo "Enpresa eta Ni" topaketetatik. Hitzaldiak, ikastaroak, proiekzioak... izugarrizko gauza pila dago ikusi eta ikasteko. Aurtengo berrikuntza nagusia: irratidun boligrafoak. Idazten ari zaren bitartean azken berriak entzuteko oso aproposa.

Edizio hontan hainbat gai jorratu dira. Esate baterako, enpresaburu askok Camera Café telesailean darabilten sistema jarri nahi dute langileak kontrolatuta izateko. Lantokian erretzeko debekua ere aipagai nagusietako bat izan da. Legearen kontrako jarrera erakusteko, enpresa askok beren publizitatea egiterakoan boligrafoak eta apaingarri txikiak erabiltzeko ordez marihuana pipak oparituko dituzte beren logoarekin.



Ikastaroak ere oso interesgarriak izan ziren, praktika askorekin. Idazkarientzat "Nola makurtu nekatu gabe" eta zuzendarientzat "Hankak behar bezala gurutzatzen ikasi" bezalako tailerrak izan ziren. Azken honetako argazki batekin uzten dizuet: begira, Gutierrez de Merida jaunak arazo larriak ditu lekzioa ikasteko!

1 Comments:

At 11:31 pm, Blogger Josu Mendicute said...

Eibar Centro Comercial Abiertok atera dittu halako pipa batzuk. Momentuz PNVk ez dau kontra bota udal presupuestuetarako, eta PSEk PNVn enmienda bakar bat ez dau onartu, beste 6ak bai...

Pipa batek zenbat konpontzen duen... Sanblas batek apurtutako guztia, akaso?

 

Post a Comment

<< Home