bidean galdu naiz

2006/09/29

berriro ere...

Radiohead-en "Karma Police" entzuten dudan bitartean, sentsazio kurioso batek inguratzen nau. Hemen naiz bueltan, inoiz baino kementsuago eta gogoz beteta, kurtso berria ekitera. Bilboko pisuan internet jartzen saiatuko naiz, eta horrela ez bada ea bizilagun bati lapurtzen diodan konexioa gazta zatitxo bat izango balitz bezala. Espero dut gauzak ondo joatea orrialde maite honetan.. aurreragoko sarrerak irakurri ditut eta ezin izan dut irribarrea ezkutatu, gustatuko litzaidake zuekin berriro tontakeri guzti hauek eta gehiago konpartitzea, baina mundu txoro hontan kezkagarri, jostagarri, kurioso edota inutila den edozein gauza ere orria ziprintintzeko erabiliz.

Edonola ere, ongietorriak ataskoa 2.0 bertsiora (Linuxerako bertsioa eskuragarri dago eta MS-DOS azpian ere badabil. Nire txinatar-programatzaile-esklabua gainera lan ta lan ari da bideoak eta abar hemendik jartzeko. Hobe du lana ondo egin, ze bestera hilabete hontan ez diot yogurra jetsiko sotanora) eta sentitu etxean bezala.

Modu berean, agur bero bat Kanpotik!-ekoentzat

ah! ta ni enijoa zuei nere maskota txoroa aurkeztu gabe! Pato txoroa izena du eta izugarri gustatzen zaio puroak erretzea teletienda ikusiz!



adopt your own virtual pet!


0 Comments:

Post a Comment

<< Home