bidean galdu naiz

2006/01/30

Takeshi's Castle


Ze poza berriz ere Humor Amarillo telebistan ikustea!! Urteak ziren eskatu eta eskatu ari ginela eta azkenean itzuli da Cuatro telebista kateari esker!

Komentaristak berriak dira noski, bestela ez zuten emitituko, baina aurrekoekin konparatuta light samarrak diren arren gustura entzuten dira hauen txorakeriak.

Asko zor diogu Takeshi Kitanori. Bere pelikulak bezain entretenigarria da programa hau. Bertsio espainiarra denok ezagutzen degu, Grand Prix, baina ezin dira konparatu biak..

Bonus: " Se abre el telón y aparece Ramon García. ¿Cómo se titula la película?" (...) "Se lo que hicistes el último verano!"

Nostalgikoentzat, hona hemen 25 minutu aspaldiko Humor Amarillorekin gozateko! Ze kolpeak, ze ostiak... Ze parrak!!

Klikatu hemen

Igogailuan harrapatuta

Gaur nire lagun etiopiarrak aurkeztuko dizkizuet! Bahiketa batean ezagutu giñen elkar, Kosovon. Urtebetze festa bat ospatzen ari giñen eta pastelaren barrutik soldadu bat atera zen karrasika. Urtebete pasa genuen bi metro karratuko igogailu batean sartuta, denak batera. Eskerrak gurutze gorriko kaxa batzuk genituela poltsikoan, ze bestela... Eguzkiak jotzen ez zigula eta txuri-txuri eginda bukatu genuen denok, begira Malaika eta Lindiwe!! Erreskatea burutu zenean txekiartzat hartu gintuzten eta kontra egiteko denbora eman gabe Pragara bidali gintuzten.

Argazkian Mulula eta bere ahizpak ageri dira, Kwabena bere Partido Popularreko galtzekin (inoiz ez zitzaidan ondo erori tipo hau), eta Etiopiako hirukote arraroena: lehenik Nujambo, eztakigu mutila edo neska den, itsusia dela dakigu bakarrik; erdikoa Titilayo da, adarrak jarri nahi dizkio norbaiti baino inork ez du gustoko; bestea Legolas da, edo hori esaten zuen berak, kontua da bahiketa baino lehen ere horrela deitzen ziotela...



2006/01/28

(...)

laster..