bidean galdu naiz

2006/02/16

galduta

Otsailak 14ean honako maskota hau galdu zen Bilbon, Getxo edo Unibertsitate inguruan. Eztago argi ze arrazatakoa den baina asko estimatzen det. Edozein izenekin erantzuten du, batzutan deitu gabe ere gerturatzen da. Oso lagunkoia eta maitekorra da. Mesedez, aurkitzen baduzue edo berataz zeozer jakin ezkero deitu 5555-HURT zenbakira. Milesker.

2006/02/12

topaketetatik bueltan

Itzuli naiz iada aurtengo "Enpresa eta Ni" topaketetatik. Hitzaldiak, ikastaroak, proiekzioak... izugarrizko gauza pila dago ikusi eta ikasteko. Aurtengo berrikuntza nagusia: irratidun boligrafoak. Idazten ari zaren bitartean azken berriak entzuteko oso aproposa.

Edizio hontan hainbat gai jorratu dira. Esate baterako, enpresaburu askok Camera Café telesailean darabilten sistema jarri nahi dute langileak kontrolatuta izateko. Lantokian erretzeko debekua ere aipagai nagusietako bat izan da. Legearen kontrako jarrera erakusteko, enpresa askok beren publizitatea egiterakoan boligrafoak eta apaingarri txikiak erabiltzeko ordez marihuana pipak oparituko dituzte beren logoarekin.



Ikastaroak ere oso interesgarriak izan ziren, praktika askorekin. Idazkarientzat "Nola makurtu nekatu gabe" eta zuzendarientzat "Hankak behar bezala gurutzatzen ikasi" bezalako tailerrak izan ziren. Azken honetako argazki batekin uzten dizuet: begira, Gutierrez de Merida jaunak arazo larriak ditu lekzioa ikasteko!

2006/02/04

Pensilvanian, sei aste gehiagoko negua


Bai! herenegun Marmotaren Eguna ospatu zen Punxsutawney herrian!!

"Atrapado en el tiempo" ikusi dezuenek jakingo dezue urtero otsailak 2an Groundhog Day delakoa ospatzen dela, ba badirudi aurten Phil marmota jakintsuak beste 6 hilabetez iragarri diela negua. Hemen hainbesterako eztakit, baina badirudi kostako dela eguraldia berotzea.

Ez ote genuke jarri behar maskotaren bat antzeko egun txoroak ospatzeko? Ardi latsa, betizua? Argiñano? (Honek ziur saltsa piskat jarriko ziola asuntuari jow jow jow)


2006/02/02

gaixotasunen kontrako borrokan

Badira bi aste Xabi nere lagun minari Distrofia Kardioretrobiral Morfosintaktiko Kronikoa diagnostikatu ziotela (DKMK). Inozentzio XI aita santuaren erretratu bat atera omen zitzaion besazpian, eta larrituta joan zen medikua ikustera. Han, proba batzuk egin zizkioten eta DKMK zuela ikusita segituan ingresatu zuten.

Orain hobeto dago, baina sudurretik edan eta belarritik arnastu behar du. Gainera hitzegiten duen bakoitzean sua botatzen du ahotik, beraz hobe asko ez gerturatzea. Animatzeko intentzioarekin, kalera atera nintzen pertsonai ospetsu baten bila, eta hara non, bat ez, bi! aurkitu nituela.

Hain zuzen, Gorka Otxoa aktorea eta Amets Arzallus bertsolariarekin topatu nintzen (web-ak ez dira oso mamitsuak baina tira). Oso ondo portatu ziren nerekin eta Xabiren berri izandakoan, segituan idatzi zidaten. Detaile pozgarria benetan!

Animo Xabi, zurekin gaude! Hoberena opa dizugu, suerte!!



















Goian, Gorkaren hitzak: "Xabirentzat besarkada handi handi bat El Txarainaren partez!! Gorka"


Beran, Ametsenak: "Xabierrentzat, suerte eta besarkada 1 Amets"

P.D.: Xabiri zeozer idazten badiozue ziur eskertuko duela