bidean galdu naiz

2006/03/04

patxi eta roberto

Gaurkoan nere lagun Patxi eta bere mutilaz hitzegingo dizuet. Benetan, maitasun istorio polita da bien artekoa.

Patxi artzaia da, beltza, eta Salsa Rosa ikustea gustatzen zaio. Urtetan zehar bakarrik bizi izan zen Aralarko baserri ttiki batean "Endokrino" izeneko ardi-txakur batekin eta oso noizbehinka etortzen zen hirira. Lana dala eta Robertok askotan egiten zion bixita, albaitaria baita. Roberto oso pertsona alaia da, kirolzalea eta Cine de Barrio ikusten zuen Carmen Sevillak aurkeztu aurretik.


Haseratik nabaritu zuten zerbait bien artean, baina begirada inuxente batzutan besterik ez zen geratu. Denborak aurrera egin ahala ordea, edozein aitzakia bilatzen zuten elkar ikusteko. Patxik mailukadak jotzen zizkien ardiei hanketan Roberto baserritik ager zedin, eta honek bakuna berriak asmatzen zituen heroinarekin, ardiak pintxatzeko aitzakiak izateko. Emaitza: Animalien Babeserako Elkarteak biak kartzelan sartu zituen bi urtetarako.

Atera zirenean, Amazonasa ezagutzera joan ziren astebetez
(ordukoa da argazkia). Inoiz baino gehiago gozatu zuten elkar eta gauzak dauden moduan udaberrian ezkontzekotan direla esan didate.

Bizitza ona opa dizuet elkarrekin!

Biban los nobios!